Henri Konan Bédié
Henri Konan Bédié | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1997) | |||||
1993ko abenduaren 7a - 1999ko abenduaren 24a ← Félix Houphouët-Boigny - Robert Guéï →
1966ko urtarrila - 1977ko uztaila ← Raphaël Saller (en) - Abdoulaye Koné (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Daoukro (en) , 1934ko maiatzaren 5a | ||||
Herrialdea | Frantzia Boli Kosta | ||||
Heriotza | Abidjan, 2023ko abuztuaren 1a (89 urte) | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Henriette Konan Bédié (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Poitiersko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Democratic Party of Côte d'Ivoire – African Democratic Rally (en) |
Aimé Henri Konan Bédié (Dadiékro, Boli Kosta, 1934ko maiatzaren 5a - Abidjan, 2023ko abuztuaren 1a) bolikostar politikari eta herrialdearen lehendakaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia Zientzietan doktoratu zen Frantzian, Poitiersko Unibertsitatean. Boli Kostak Estatu Batuetan izan duen lehen enbaxadorea izan zen (1961-1966). Gainera, Boli Kostako Ekonomia eta Finantza ministroa, Nazioarteko Diru Funtsaren ordezkaria eta BGNB Berreraikuntzarako eta Garapenerako Nazioarteko Bankuaren administratzailea izan zen.
1977an, ministro-kargutik kendu zuten, sei azukre fabrikak porrot egin baitzuten, eta BGNBren Nazioarteko Finantza Korporazioko lehendakariaren aholkulari berezi izendatu zuten.
Bédié Boli Kostako Alderdi Demokratikoko kide izan zen, eta 1980an, sorterrira itzuli zenean, Biltzar Nazional berriko lehendakari hautatu zuten. 1986an, berriro aukeratu zuten kargu horretarako, eta 1993an lehendakaritza lortu zuen. 1995eko hauteskundeetan, beste bost urterako berritu zuen bere agintaldia. 1999an, lehendakari-postutik kendu zuten, eta Robert Guéïk ordezkatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.